Gram Parsons | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ingram Cecil Connor III |
Jaiotza | Winter Haven, 1946ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Joshua Tree, 1973ko irailaren 19a (26 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: droga-gaindosia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bolles School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, kantugilea, gitarra-jotzailea, piano-jotzailea, estudioko musikaria eta musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | International Submarine Band (en) The Byrds The Flying Burrito Brothers (en) |
Genero artistikoa | countrya |
Musika instrumentua | gitarra pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Reprise Records A&M Records (en) |
gramparsons.com | |
Ingram Cecil Connor (Winter Haven, Florida, 1946ko azaroaren 5a - Joshua Tree, Kalifornia, 1973ko irailaren 19a), musikaren munduan Gram Parsons deitua, estatubatuar egile-abeslari, gitarrista eta pianista izan zen. Berak jendarteratu zuen Cosmic American Music izenekoa, country, rhythm and blues, soul, folk eta rockaren arteko nahasketa. nternational Submarine Band, The Byrds eta The Flying Burrito Brothers taldeetako kidea izan zen. 26 urte besterik ez zuela hil zen, morfina eta alkohol gaindosiz.[1]Ibilbide laburra izan bazuen ere, "eragin itzela" izan zuen country eta rockaren eboluzioan, AllMusic-en arabera, "bi generoak nahastekatu baitzituen, bereizezinak bihurtzeraino".[2]